1. IDENTIFIKAZIOA
Arduraduna: LUR 2000, S.L. (aurrerantzean, “LUR 2000”).
Egoitza Soziala: Estaziñoa, 18 G, 48330 Lemoa.
IFK: B-48441372
2. INFORMAZIOA ETA BAIMENA
Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera, Erabiltzaileak (aurrerantzean, “Erabiltzailea”), Pribatutasun-politika hau onartzeaz batera, baimen informatu, esanbidezko, aske eta zalantzarik gabea emango du www.lur2000.com Webgunearen (aurrerantzean, "Webgunea") bidez bildutako datu pertsonalak LUR 2000ren jabetzako fitxategi batean jasotzeko, zeina Datuak Babesteko Espainiako Agentzian behar bezala inskribatuta eta 1720/2007 Errege Dekretuan ezarritako segurtasun-neurriez, antolakuntzakoez zein teknikoez, hornituta dagoen.
Erabiltzaileari Webgunean eskatzen zaizkion datu pertsonal guztiak nahitaezkoak dira, beraz, jakinarazi ezean, ezinezkoa da Webgunean sartzea edo erregistratzea.
Era berean, datu pertsonalak Webgunean haren jarduera dela-eta gai daitezkeen inprimakien bidez biltzen direnean, Erabiltzaileak izartxoarekin markatutakoak jakinarazi beharko ditu, gutxienez; bestela, beharrezkotzat jotzen diren datu horiek eman ezean, Erabiltzaileari ezingo diogu zerbitzua Webgunearen bidez eman.
Erabiltzaileak bermatuko du LUR 2000ri emandako datu pertsonalak egiazkoak eta zehatzak direla. Ondorioz, LUR 2000 ez da Erabiltzaileek emandako informazioaren zehaztasunik ezak edo faltsutasunak eragindako ezein gorabeheraren erantzule izango.
Erabiltzaileak, erabileraren arduradun bakarra den aldetik, datuak babesteko araudi aplikagarri guztiak bete beharko ditu. Horrez gain, Erabiltzaileak datu pertsonalak Webgunean sartu edo Webgunea erabili aurretik legez ezarritako baimen eta/edo onespen guztiak eskuratzea onartuko du.
Erabiltzailearen datu pertsonalak edo Erabiltzaileak lagatako hirugarrenenak Webgunearen bidez erabiliko ditu LUR 2000k, eta helburu hauetarako baino ez:
- Erabiltzaileek Webgunean emandako altak kudeatu.
- Webgunean eskainitako zerbitzuak emateko Webgunearen funtzionalitateak burutu.
- Legez ezarritako betebeharrak bete.
Honako hau ez dugu inola ere egingo:
- Datuak beste pertsona edo erakunde batzuei laga, Erabiltzaileen aldez aurreko baimena izan ezean.
- Datuak beste estatu batzuetara transferitu, Erabiltzaileen aldez aurreko baimena izan ezean.
Erabiltzaileak bermatuko du emandako datuak egiazkoak, zehatzak, osoak eta eguneratuak direla, eta hark izango du betebehar hau ez betetzearen ondorioz sor daitekeen edozein zuzeneko edo zeharkako kalte edo galeraren gaineko erantzukizuna.
Emandako datuak hirugarren batenak badira, Erabiltzaileak bermatuko du hirugarren horri agiri honetan jasotako kontuen berri eman diola eta haren baimena duela dagozkion datuak arduradunari emateko, goian aipatu helburuetarako erabil ditzan.
LUR 2000k ezin du bermatu sistemek ez dutela erasorik jasango, beraz, ez du bere gain hartuko hirugarrenek sistema informatikoetan, agiri elektronikoetan edo fitxategietan sor ditzaketen aldaketen ondoriozko kalte-galeren gaineko erantzukizunik.
3. COOKIEEN POLITIKA
Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legean xedatutakoaren arabera, Webgunea erabili bitartean cookieen bidez eskuratutako datu pertsonal guztiak Cookieen Politikan xedatutakoaren arabera erabiliko dira.
4. ESKUBIDEAK
Datu Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera, zure datuak eskuratzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurkaratzeko eskubideak egikari ditzakezu. Horretarako, eskaera idatziz bidali beharko diguzu honako bitarteko hauetako edozeinen bidez, zure nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopia erantsita eta zein eskubide egikaritu nahi dituzun zehaztuta: info@lur2000.com.
5. PRIBATUTASUN-POLITIKAREN ONARPENA
Erabiltzaileak Pribatutasun-politika hau irakurri eta ulertu duela aitortu eta onartuko du. Izan ere, Pribatutasun-politika honen edukia da Erabiltzailearen eta LUR 2000ren arteko akordio osoa, Webgunean Erabiltzailearen informazio pertsonala erabiltzeari dagokionez.
Erabiltzaileak espresuki onartuko du Pribatutasun-politika honetan ezarritako betebeharrak betetzea, beren hedadura eta irismen osoan, xedapenetako bat bera ere baztertu gabe.
Pribatutasun-politika honetan jasotako xedapenez gain, Erabiltzaileak Lege-oharra beteko du.
LUR 2000k Pribatutasun-politika hau eguneratzeko eta aldatzeko eskubidea izango du, baita Erabiltzaileari aldez aurretik jakinarazi gabe ere. Aldaketak Webgunean argitaratzen diren unean gauzatu beharko dira, eta Erabiltzaileak une oro izango ditu han eskuragarri. Ildo honetan, Erabiltzaileari Pribatutasun-politikaren edukia aldian behin kontsultatzea gomendatzen diogu, Webgunearen barruko datuen prozesamenduari eragin diezaiokeen edozein aldaketaren jakinaren gainean egon dadin.
Azkenengo eguneratzea: 2018ko maiatzak 1.