Laborantza-mahaia sistema praktiko, eroso eta interesgarrienetakoa da hiri-baratze txikia zorurik gabeko eremuetan sortzeko, hala nola balkoietan, terrazetan edo patioetan.
Egitura arin honek barazki gehienak hazteko laborantza-sakonera nahikoa izateko aukera ematen digu. Sistema honekin, emaitza bikainak lor ditzakegu, ahal den neurrian Natura betean egingo genukeen landaketa imitatuta.
Lur 2000n eskaintzen dizugun modeloak neurri ezin hobeak ditu (120 cm x 60 cm), sakonera egokia (22 cm) eta altuera erosoa (81 cm), adinekoei edo mugikortasun urriko pertsonei ere erraz iristea ahalbidetzen diena.
Aprobetxatu zure barazki gogokoenak seme-alabekin batera landatzeko. Utz iezaiezu beren begiekin egiaztatzen zer prozesuk daraman hazi soil bat kalitate handiko produktu osasungarri eta elikagarria bihurtzera.