Norberaren lorategiaz gozatu ahal izateko, lursail apur bat besterik ez da behar. Lur 2000n, kalitate handiko soropila lortzeko egin beharreko urrats guztiei buruzko aholkuak emango dizkizugu. Lur-motaren eta erabilgarri duzun eremuaren egoeraren eta orientazioaren arabera, gehien komeni zaizun soropilari buruzko gomendioak emango dizkizugu.
Lursail berria bada, nola erein erakutsiko dizugu; zaharra bada, aldiz, nola konpondu eta desagerrarazi sortu ahal izan diren akatsak eta gaixotasunak eta nola berrerein.
Ongarria eta haziak emango dizkizugu, eta soropilaren hazkuntza osasuntsua izatea ziurtatuko dugu, tratamendu errazarekin eta lan-metodo eraginkorrarekin. Eta urte osoan indartsu egoteaz arduratuko gara.
Lorerik gabeko lorategirik ez dagoenez, landareak eta fruta-arbolak ere eskainiko dizkizugu, indartsuak eta lursailera erraz egokitzen direnak. Inausketak egiten eta zure zuhaitzen eta sagar, udare edo gerezien osasunari eusten irakatsiko dizugu. Edozein zalantza duzula ere, beti jo ahal izango duzu Lur 2000ra!