Lur 2000n, ez gara kalitateko produktuak saltzera mugatzen. Zure landareak landatzeko eta zaintzeko metodo onenei buruzko aholkuak jasotzeko ere jo dezakezu guregana. Gure saldu osteko zerbitzuari esker, doako diagnostikoa jaso eta zure lorategia edo baratzea zein arazok, gaixotasunek edo izurritek kaltetu duen jakin ahal izango duzu.
Etorri Lemoako gure instalazioetara lagin batekin eta zure landare, zuhaitz edo loreen “pairamenen” azterketa egingo dugu. Arrazoia zein izan daitekeen jakinarazi, eta tratamendurik egokienei buruzko aholkuak emango dizkizugu.